XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau da, zabaldurak 125 m. u. baino gutxiagoko adina duela amai dezakegu.

Hots, zabaldura Behe Kretazikoan gertatu zen gure eredua betetzen.

Geroago, Eozeno garaiko harriek Europako eta penintsularen hegoaldeko harriek, hain zuzen elkarrekin konparatu zirenean deklinazio magnetikoari dagokion ezberdintasunik ez dutela konprobatu zen.

Alegia, harri horiek beren erakuntzatik bata besteari dagokion erlatibo posizioa ez dute aldatu edo Terziario aldetik ez dira elkarrengatik mugitu.

Froga hauen bidez errotazioa nahiko egiaztatua geratzen da.

Dena dela, teorian ikusi dugunez gero, plaka baten edozein mugimendu bere polo eulianoaren inguruan gertatu behar da.

Beraz, eta paleomagnetismoaren atalean aipatu zenez gero, magnetiko inklinazio eta deklinazio neurketatik non dagoen kokatuta polo hori atera daiteke.

Deskribatu dugun biraketa egin lezakeen polo bat Pirineoen mendebaldeko muturrean kokatua izan zatekeela pentsatzea zuzena da, alegia, Euskalherriko Pirineotan.

Azken Zerro Adina: 75 m. u..

Zona magnetikotik ateratako Bizkaiko golkoaren adina.